XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO SAILA

IRAGARPENA, Santurtziko Cabieces Auzoko Xc Arloko M-115 C delakoan sustapen publikopeko 51 etxebizitza Eraikitzea proiektuaren obrak esleitzeko dena.

Sail honek, honako erabaki hau hartu du gaur, bere xedatze zatia honako hau dela: 1.- Santurtziko Cabieces Auzoko Xc Arloko M-115 C delakoan sustapen publikopeko 51 etxebizitza Eraikitzea proiektuaren obrak Tecsa, Empresa Constructora, S.A. enpresari, hirurehun eta hirurogeitamaika milioi, seiehun eta hogeitabat mila, ehun eta hirurogeitabederatzi (371.621.169 PTA) pezetatan esleitzea, BEZa barne.

Horietatik, bostehun eta hogeitamar mila pezeta (530.000 PTA) Sail honen 1990.eko aurrekontuen pentzutan izango dira; ehun eta berrogeitemeretzi milioi pezeta (159.000.000 PTA) 1991.eko aurrekontuen pentzutan eta berrehun eta hamabi milioi, laurogeitamaika mila, ehun eta hirurogeitabederatzi pezeta (212.091.169 PTA) 1992.eko aurrekontuen pentzutan.

Burutzeko epea, 18 hilabetekoa izango da.

2.- Enpresa horri, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Finantza Zuzendaritzan behin-betiko fidantza, Erabaki honen jakinarazpenetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan, jarri dezala ezartzea, kontratuaren guztirako %4aren zenbatekoz, beraz, hamalau milioi, bederatziehun eta laurogeitahiru mila, ehun eta berrogeitabi (14.983.142 PTA) pezetako fidantza.

3.- Erabaki honen jakinarazpen egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 2 asteguneko gehienerako epearen barruan, horri dagokion zuinketa akta gauzatzeari ekitea.

4.- Obrak gauzatzeak sortzen dituen ondorio guztietarako, esleipendun Enpresak, jakinarazpen egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epearen barruan, bere erresidentzia edo bere ordezkoarena jakinaraziko dio Administrazioari, erresidentzia horrek, obretan edo beroien kokagunetik hurbileko herri batetan egon behar duela.

Gerora, erresidentziaz aldatu aurretik, Administrazioaren onespena eduki beharko du kontratistak.

Halaber, kontratistak edo bere ordezkoak, adierazitako tokian erresiditu beharko du eta ordezkatzeko zein pertsona izendatzen duen Zuzendaritzari jakinarazi ondoren bakarrik egin ahal izango du alde bertatik.

Erabaki hau, behin-betikoa da administrazio bidean eta, horren aurka, gorajotze errekurtsoa sartu ahal izango dute legezko interesdunek, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren aurrean eta hau argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1990.eko azaroak 28. Etxebizitza Zuzendari Andrea, iharduneangoa, (90.07.24eko EHAA, 148 zk.) M. PAZ LARRUMBIDE MORENO.